Feria argazkitan hartzera

Guaixe 2017ko urr. 13a, 14:34

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 32. ferietako argazki rallya antolatu dute igande goizerako, Herriz Herri txapelketarako baliagarria dena.

Altsasuko ferietako argazki rallyan parte hartu nahi dutenek igandean 08:30etik 10:30era pasa daitezke antolatzaileek Erkuden kalearen 8. zenbakian duten egoitzatik. Izena ematearekin helduek 10 euro pagatu beharko dituzte eta haurrek 5. Txarteldun kamera digitalarekin goreneko kalitatearekin atera beharko dira argazkiak. Lanak 13:00etatik 14:00etara aurkeztu daitezke, edo lastailaren 22ra arte altsasukoargazkiak@gmail.com e-posta helbidera bidali daitezke. Jakina, rallyaren ordutegian ezin dira ordenagailuak erabili.

Antolakuntzak ezarritako gai bakoitzeko parte-hartzaileek argazki bana aurkeztu beharko dituzte, baita haiek agertzen diren beste bat ere. Argazki bakoitza bere izenburuarekin aurkeztu behar da. Haur eta helduen mailetan hiruna sari banatuko dira 200, 120 eta 90 eurokoak helduen kasuan eta opariak haurrenean. Gainera, saririk gabeko bazkidearendako eta gaiaren inguruko argazki onenarendako sari bana izanen da. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak azaroaren 3tik 11ra arte Iortia kultur gunean ikusgai izanen dira. Sari banaketa 4an izanen da.