Altsasuk 4 eta 0 irabazi zion Leitzako Aurrerari

Guaixe 2017ko urr. 18a, 10:15

Erregional maila. 5. jardunaldia: Altsasu 4 – Aurrera KE0

Altsasuk Leitzako Aurrera taldea hartu zuen larunbatean Dantzalekun. Hasieratik dominatu zuen Altsasuk, gol aukerak sortu zituen, baina kontrako atean baloia sartzea kosta egin zitzaion. Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak. 62. minutuan aldeko penalti bat huts egin zuen Altsasuk, baina gorritxoek kontrako atean saiatzen jarraitu zuten eta handik gutxira, 69. minutuan, Montoyak markagailua mustu zuen. 73. minutuan bigarrena sartu zuen Lizarragak, 76.ean Lobok hirugarrena egin zuen eta 80.ean Lizarragak laugarrena eta azkena. Azkenean, 4 eta 0 irabazi zuen Altsasuk.

Bestalde, aipatzekoa da ostegunean San Ignaziok eta Altsasuk lehen jardunaldian atzeratutako partida jokatu zutela Dantzalekun. Lehia oso estuan, 3 eta 4 irabazi zuen Altsasuk.

Erregional mailako liderra Lagunak B taldea da (10 puntu). Altsasu hirugarrena da (9 puntu). Asteburuan sailkapenean 10.a den Salesianosen kontra ariko da Altsasu, Iruñean.