LABen prekarietateari aurre egiteko ekimena Sakanan

Guaixe 2017ko urr. 19a, 12:37
LABeko delegatuak atzo egindako bileretako batean. Argazkia: Sakanako LAB.

“Lana eta bizitzaren prekarizazioari” aurre egiteko eta langileriaren kontzientzia pizteko eta mobilizazioa sustatzeko LABek herriz herriko ekimen ibiltaria antolatu du. Atzo iritsi zen Sakanara, Altsasura. LABek  bizitzaren sostengarritasuna erdigunean jarriko duen eredua eraiki nahi du. Horretarako, langile klasea osatzen duten kolektiboei proposamen zehatzak aurkeztu dizkie. Lan duina, bizi duina da kanpainaren leloa. LABek bere delegatuak elkartu eta ekintza sindikaleko tailerrean parte hartu zuten. . Arratsaldean, berriz, LABek informazio gunea jarri eta prekarietatearen kontrako eskola antolatu zuen gazte mugimenduarekin batera.