Intxostiapuntan ate irekien jardunaldia

Guaixe 2017ko urr. 20a, 14:48

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Intxostiapunta gazte guneko denboraldi berria mustu du dagoeneko. Gaztetxo eta gazteei zuzendutako udal azpiegitura bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute gurasoek, izan ere, ate irekien jardunaldia antolatu du Gazteria Zerbitzuak. Domekan izanen da, 18:00etan. Familia guztiak gonbidatuta daude.