La Encina etxe erregionalen astean

Guaixe 2017ko urr. 23a, 17:38
Etxe erregionaletako ordezkariak Ana Ollo kontseilariarekin batera.

Joan den ostegunean hasi eta igandean despeditu zen Nafarroako Etxe Erregionalen Federazioak antolatutako 29. kultur astea, aurten Valentziako erkidegoari eskainia zegoena. Iruñean izan ziren ospakizunak eta haietan La Encina kultur elkarte altsasuarreko kideek parte hartu zuten. Ohi denez, Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek harrera egin zieten federazioetako kideei.