Altsasuk Salesianos menpean hartu egin zuen

Guaixe 2017ko urr. 23a, 13:40

Erregional maila. 6. jardunaldia: Salesianos 0 – Altsasu 5

Garaipen polita lortu zuen Altsasuk Mutiloan, Salesianos taldea 0 eta 5 hartu baitzuen menpean. Bi taldeen arteko lehia polita izan zen. Hasieran Salesianosek dominatu zuen; baloiaren jabetza eurena izan zen eta gol aukera politak sortu zituzten. Baina Altsasukoen atetik ez ziren pasa eta, aldiz, Altsasu izan zen markagailuan aurreratu zena, 3. minutuan Letonak eta 13.ean Bergarak sartutako golekin.  Bigarren zatian, aldiz, Altsasu dominatzera pasa zen eta gol festa iritsi zen, Bergarak, berriro ere eta Lobok eta Guisadok sartutako golei esker. Horrela, garaipen ederra lortuta iritsi ziren Altsasura gorritxoak.

Sailkapen orokorrean Lagunak B taldea da liderra (13 puntu). Altsasu hirugarrena da sailkapenean (12 puntu), puntu batera. Asteburuan 3 punturekin sailkapenean 9.a den Gazte Berriak taldea izango du aurkari Altsasuk, Dantzalekun.