Udalak ikastetxeei zuzendutako diru-laguntza deialdia onartu du

Guaixe 2017ko urr. 26a, 17:17

Altsasuko Udalak herriko ikastetxeei zuzendutako diru-laguntza deialdia onartu zuen atzo. Altsasuko Haur Hauzkuntzako, Lehen Hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  ikastetxe publiko, itunpeko edota diruz lagundutakoek hiru kontzeptuengatik jaso dezakete diru-laguntza. Batetik hezkuntza proiektu berritzaileak martxan jartzen laguntzeko 33.000 euro bideratuko ditu. Bestetik, irakaskuntzako materialak hobetzeko diru poltsa 5.000 eurokoa izanen da. Eta, azkenik, eskolaz kanpoko jarduera osagarrietara bideratutako dirua 10.000 eurokoa da.

Aurten egindakoak lagunduko ditu udalak. Ikasturte honetakoa izan daiteke edo pasa den ikasturtekoa. Ikastetxeak euren eskabideak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 11an despeditzen da.