Altsasu erregional mailan bigarrena da

Guaixe 2017ko urr. 30a, 13:05

Erregional maila. 7. jardunaldia. Altsasu 2 / Gazte Berriak 2

Altsasuk eta Gazte Berriak taldeek partida entretenigarria eskaini zuten larunbatean Altsasun. Hasieran hobeto ibili ziren altsasuarrak eta Imanol Martinezek Altsasuren aldeko lehen gola sartu zuen. Hala ere, berehala berdindu zuen Gaztek. Bigarren zatian Gazte Berriakekoek bigarren gola sartu zuten, jaurtiketa zuzen bati esker. Horrela, Altsasuk berdinketa lortzeko saiakerak egin zituen eta, azkenean, Lizarragak bina berdintzea lortu zuen eta puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Lagunak B taldea da erregional mailako liderra (16 puntu). Altsasu bigarrena da, 3 puntura (13 puntu). Asteburuan 7 punturekin sailkapenean 8.a den Pamplona B taldea izango du arerio Altsasuk, Iruñean.