Sobietar iraultzaz gaztetxean

Guaixe 2017ko urr. 30a, 15:17

Lastailean ehun urte bete dira Errusiar iraultza izan zela. Gertakari hori gogoan Altsasuko Gazte Asanbladak egitaraua prestatu du. Gaur hasi eta hurrengo bi astelehenetan film emanaldiak izanen dira gaztetxean. Egitaraua bi hitzaldi eta mahai inguru batekin osatuko da.

Egitaraua
Lastailak 30
19:00 Diez días que conmovieron el mundo filmaren emanaldia.

Asteazkena 1
19:00 Iraultza sobietarran garrantziya eta gaurkotasuna be 100. urteurrenien. K17 ekimenaren hitzaldia.

Azaroak 6
19:00 El acorazado Potemkin filmaren emanaldia.

Asteartea 7
19:30 100. urteurrenien iraultza sobietarran irakaspenak. Iñaki Etaio Askapenako kidearen hitzaldia.

Osteguna 9
19:30 Urriko iraultzan irakaspenak gaurko egunetako. Altsasuko prestakuntza taldearen mahai ingurua.

Azaroak 13
19:00 Lenin en octubre filmaren emanaldia.