Hodei magoa Gazte Arte Topaketarako aukeratuta

Guaixe 2017ko aza. 2a, 14:10

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Arte Gaztearen Topaketak programa antolatzen du urtero. Hainbat sail ditu eta aurkeztutako proposamenak jendaurrean emateko aukera izaten dute gazte sortzaileek. Aurtengo edizioan, eszena-arteen sailean lau proiektu aukeratu dituzte eta horien artean dago Mago Hodei Magoa konpainiaren Ilusioaren indarra ikuskizuna. Hodeik epaileen aurreko emanaldia, publikoarendako zabalik dagoena, ostegunean emanen du, 20:00etan, Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan

Hodei Domingo Mendiluzek berak azaldu digunez, haur eta helduei familia-magia ikuskizuna da eurena, “eszenaratze originala eta berritzailea”. Guztia argudioarekin, zinema egiturarekin. Hodeik eszenan laguntzailearekin ariko da, egoera komikoak, koreografiak eta publikoarekin hainbat joko sortzen. Guztia musika ezagunaz jantzita. Ez da ohiko mago txiste-kontalaria, baizik eta Hodeik sortzen duen magia izanen baita barrea eragiten duena.