Ferietako argazki onenak ezagutzeko aukera

Guaixe 2017ko aza. 3a, 13:39

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak ferietan antolatutako argazki rallyra aurkeztutako lanak ezagutzeko aukera izanen da Iortia kultur gunean. Ostiralean zabalduko den erakusketan rallyan parte hartu zuten 39 argazkilarien irudiak izanen dira ikusgai. Feriaz aparte,  kontrargia, tabernan, moda eta Altsasuko joan den urtean gaiei buruzko  argazkiak egin behar izan zituzten. Gai bakoitzeko argazki bana aurkeztu zuten. Erakusketa astegunetan, 18:30etik 21:00etara, eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Iortia kultur gunean dago ikusgai.

Larunbatean, berriz, antolatzaileek sari banaketa eginen dute leku berean. 19:30ean hasiko da argazkien pantaila handiko proiekzioarekin. Zortzi sari banatuko dituzte: helduen mailan 200, 120 eta 90 euroko sariak eta haurren mailan hiru opari lote. Bestetik, saririk gabeko bazkidearendako eta gaiaren inguruko argazki onenarendako sari bana izanen da.