Txioka haur ikastolak hezitzaileen lan poltsa eratuko du

Guaixe 2017ko azaroaren 1a

Altsasuko haur ikastolak Haur Hezkuntzan titulua duten hezitzaileen behin behineko kontratazioak egin ahal izateko lan poltsa eratuko du, azaroaren 10a bitartean. Izena emateko esku-orria www.txioka.blogspot.com.es helbidean opatuko du. Besteak beste Haur Hezkuntzako titulua, EGA edo baliakidea, sexu delituen ziurtagiria eta elikagaien maneiurako txartela eskatzen dira. Eskaerak curriculumak@inigoaritza.eus e-postara bidali.