Pamplonak Altsasu menpean hartu zuen

Guaixe 2017ko aza. 6a, 13:35

Erregional maila. 8. jardunaldia: Pamplona B 4 – Altsasu 1

Altsasuk Lizasoainen jokatu zuen asteburuan, Pamplona B taldearen kontra. Hasieran Altsasuk dominatu zuen gehiago, baina Pamplona Bk altsasuarren atea zulatzea lortu zuen 34. minutuan, eta hortik aurrera Pamplonak hartu zuen agintea. Hiru gol sartu zituzten iruindarrek, eta nahiz eta Lobok Altsasu 3 eta 1 gerturatu, azkenean gorritxoek ezin izan zuten markagailuari buelta eman eta 5 et a1 galduta itzuli ziren etxera.

Sailkapenean Lagunak B da liderra (19 puntu). Altsasu bigarrena da (13 puntu). Asteburuan Altsasuk sailkapenean 10.a den Lekun taldea hartuko du Dantzalekun.