Diru hori pagatu beharko dute Altsasukoak Aske plataformako bi kidek. San Juanetan izen bereko ermitaren ondoan pankarta bat jarri zuten. Auzia salatu eta joan den urteko ferietako liskarragatik preso dauden hiru gazteen askatasuna eskatzen zuen pankartak. 600 eta 300 euroko isun bana jaso dute plataformako bi kidek. “Ekonomia-errepresioak akaberarik ez duela” salatu dute plataformatik. Izan ere, aurretik isun gehiago jaso dituzte altsasuarrek.