Iñigo Aritza ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez festako aurreneko kamixetak, sudaderak, motxilak, eskularruak, boligrafoak, ur botilak, metxeroak eta bestelakoak saldu dira. Ostiralean mustu zuten ikastolako kideek Altsasuko udaletxe ondoan zabaldutako denda. Irekitze ekitaldian Patxin eta Potxin pailazoek parte hartu zuten eta ondoren auzatea izan zen. Denda astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik. Eta asteazkenetan eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara ere.
Etxeko aurkezpena
Nafarroa Oinezek ostiralean Altsasun aurkeztuko du festa, leloa eta logotipoa. Horretaz aparte, atera duten arroparekin moda desfilea eginen dute. Nafarroako ikastolen aurkezpen ekitaldia Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da ostiralean, 18:00etan eta 19:30ean. Sarrera dohainik da, baina gonbidapena jaso beharra dago.