Ferietako argazki rallyak irabazleak eta erakusketa ditu

Guaixe 2017ko aza. 6a, 19:35

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak herriko ferietan antolatutako argazki rallyra aurkeztutako lanekin erakusketa prestatu du, larunbatean mustu zuena. Erakusketa mustu aurretik 39 parte-hartzaileek aurkeztutako argazki guztiak pantaila handian eman zituzten eta sari banaketa egin zen. Bost gai irudikatu behar izan zituzten ferietako goizean: Feria, kontrargia, tabernan, moda eta Altsasuko joan den urtean. Ondoren, bildutako argazkizale guztiendako auzatea izan zen.

Sarituak      
Maila Postua Izen-abizenak Herria
Helduak 1. Imanol Manterola Odirozola Zumaia
  2. Jose Luis Rodriguez Moran Zalla
  3. Asier Imaz Legazpi
       
Haurrak 1. Nagore Imaz Bravo Legazpi
  2. Maddi Sanz Legazpi
  3. Josune Imaz Aierdi Olatzagutia
       
Ferietako argazki onena: Asier Imaz, Legazpia