Heldu den flamenkoa

Guaixe 2017ko aza. 10a, 10:06

La Choni konpainia flamenkoak dantza estilo horretako abangoardiako dantza ikuskizuna ekarriko du Altsasuko Iortia kultur gunera, larunbatean, 19:30ean

Asuncion Perez, Choni, buru duen La Choni konpainia flamenkoa bigarrenez bisitatuko du Altsasu. Aurrekoan konpainiaren bigarren muntaia izan zen Por la gloria de mi madre dantza ikuskizunarekin etorri ziren. Oraingoan, berriz, jendaurrean eman zuten aurreneko obra ekarriko du Tejidos al tiempo.

2007ko abenduan mustutako obra flamenkoaren panoraman “erabateko sorpresa” izan zen, “eskaintzen ziren obrekiko inolako antzekotasunik ez zuelako. Flamenkoaren abangoardian” kokatu zuten Choni. Irudimena eta fantasia ugarirekin, dantza eta kontzepzio futurista bat egin zuten, ikuskizun “surrealista eta dalinianoa” sortzeko.

Tejidos al tiempo dantza ikuskizuna denborari, bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa da. Heriotzari aurre egiteko borroka bizi berri bat garatuz lortu daitekeela azalduko du. Istorioa flamenkoan sakon errotzen den hizkuntza bisuak berriarekin kontatua dago. Horretarako, Chonik  seguiriya, fandango, soleá, soleá por bulería eta milonga dantzak baliatuko ditu. Hainbat sari jaso ditu dantza-ikuskizunak.
 
Fitxa
Zuzendaritza: Asuncion Perez, Choni, eta Jorge Barroso.
Dramaturgia: Miguel Sutilo, Juan Vergillos.
Dantza eta koreografia: Asunción Perez, Choni.
Musika zuzendaritza eta konposizioa, gitarra, eta zanfoña: Raul Cantizano.
Kantua: Alicia Acuña, Sebastian Cruz.
Perkusioa eta musika moldaketa: Antonio Montiel.
Artista gonbidatuak
Dantza garaikidea: Manuel Cañadas.
Dantza: Victor Bravo.