Helena Tabernak zuzendutako La buena nueva filma emanen du La2 kateak igandean, 22:25ean. Cayetana Guillen Cuervok aurkezten duen Version española saioaren barruan izanen da emanaldia. Francok estatu kolpea eman zuen egun berean Altsasura iritsi zen Mariano Aierra apaizaren No me avergonce del evangelio liburuan oinarritu zen zuzendari altsasuarra filma egiteko. Taberna bera telebistako saioan izanen da. Eta berarekin batera, Javier Dronda, historialaria eta Altsasu BHIko irakaslea. Azken hori gerraurreko Nafarroako elizaren historian aditua da eta Con Cristo o contra Cristo (2013, Txalaparta) liburua argitaratua du