Altsasuk hiru puntu oso garrantzitsu lortu zituen etxean Lekun taldeari 4 eta 1 irabazi eta gero. Altsasukoei kosta egin zitzaien partidaren agintea hartzea. 34. Minutuan, corner baten jaurtiketaren ondoren, Ormazabalek gola sartu zuen eta markagailuan aurreratzea lortu zuten gorritxoek, baina Lekunek berehala berdintzea lortu zuen. Egoera okertzeko, arbitroak txartel gorria atera zion Aitorri, eta jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Altsasu. Bigarren zatian gogo askorekin aritu ziren etxekoak eta Pitik, Javi Guisadok eta Imanol Martinezek sartutako golei esker 4 eta 1 gailendu zen Altsasu.
Sailkapen orokorrean, Lagunak B taldea da liderra (19 puntu) eta Altsasu bigarrena da (16 puntu).