XX. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa: 5. jardunaldia jokoan

Guaixe 2017ko aza. 16a, 16:15

Igandean, 16:30ean, ikastolako pilotalekuan

XX. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketak aurrera darrai. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntako 3. mailara bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute txapelketan eta igandean 5. jardunaldia jokatuko da ikastolako frontoian, 16:30ean. Kategoria batzuetan ligaxkako partidak daude jokoan eta beste batzuetan, aldiz, final laurdenak eta finalerdiak.

Iñigo Aritza Pilota Txapelketako 5. jardunaldia
Igandean, 16:30ean, ikastolako frontoian

LH3:
Urko – Ioar
Kimetz – Aratz
LH4:
Inhar – Mikel
Beñat –Aiora
Asier – Alejandro
Eñaut – Eneko
Aser – Aiora (atzeratutakoa)
LH5:
Haizea – Xabier
June – Aimar
LH6:
Peru – Asier
DBH1:
Aimar – Iker
DBH2:
Irati – Ion
Olatz – Aimar
DBH3:
Oier – Ekhi
Aitor – Inar