Altsasuko Udalak bi lanpostu betetzeko lan eskaintza publikoa eginen du hurrengo astetan. Alde batetik, Udaltzaingoko agente plaza betetzeko deialdia eginen du aurten. Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi digunez, “gaur egun kabo bat eta bi laguntzaile ditu. Asmoa da heldu den urtean beste bi plaza betetzea”. Alkateak azaldu digunez, “7 edo 8 kideko Udaltzaingoa izatea litzateke asmoa, goizez eta arratsaldez zerbitzu egokia emateko”.
Joan den asteazkenean udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak egindako bileran, udaltzainarenaz aparte, aldi baterako Berdintasun, Gazteria eta Kirol sailetarako administrazio-laguntzaile bat kontratatzea onartu zen. Azken postu hori lanaldi erdikoa izanen da.