Extremadurako kultur elkarteak urtero ohi duen moduan kultur jardunaldiak antolatu ditu. Haiek abiarazteko Jose Andres Alvaro Okariz pregoia irakurriko du gaur, 19:00etan. Gipuzkoarra Extremadurako kultura zabaltzen lagun izan dute eta jardunaldi hasieran erkidegoaren geografia fisiko eta espiritualaz ariko da. Horren ondoren, 20:00etan, Guadiana erriberako ardo ibilbideko cavak eta ardoak dastatu aukera izanen da. Bihar, 14:00etan, berriz, adiskidantza bazkaria hartuko du elkarteak. Bazkal buruan animazioa izanen da.
Domekan, 12:30ean, Extremadurako folklore jaialdia eskainiko du Iruñeko Extremadurako Etxeko Raices y Brostes dantza taldeak. Iortia kultur gunean izanen da saioa. Hura despedituta dantzariek, Nafarroako Etxe Erregionaletako ordezkariek eta La Encinako bazkidek senidetze bazkaria izanen dute.