Altsasuko Iortia kultur guneak Emakume modaren 100 urte erakusketa hartzen du gaurtik abenduaren 3ra arte. Erakusketa bisitatzen duenak emakumezkoen janzkerak 1880tik 1980ra bitartean izan duen bilakaera ezagutzeko aukera izanen du. Hau da, industrializazio hasieratik, Belle Epoquetik pasaz eta lehen berdintasun zantzuak sumatzen ziren garaiak arte. Erakusketan islatuak geldituko dira garaian garaiko gizarte, kulturala, moda edo hedabideen presioak eragindako aldaketak. Esaterako, emakumezkoak pixkanaka etxetik kanpo lan egiten hasten direla ikusteko aukera izanen da janzkeraren bidez.
Neurrira egindako 22 manikitan jarritako izanen dira ikusgai jantziak. Eta haiekin garai bakoitzari dagokion moda osagarriak ere izanen dira ikusgai: argazki makinak, telefonoa, irratia, disko-jogailua, irrati-kaseta, telebista eta abar. Erakusketak garai bakoitzaren ezaugarriak azaltzen dituen 10 kartelez eta 50 argazkiz osatuta dago.