Sailkapenaren goialdean dauden bi taldeen arteko lehia izan zen Altsasuk eta Amaiak izan zutena. Amaia baloiaren kontrola izaten saiatu zen; Altsasuk, aldiz, joko zuzenaren alde egin zuen gehiago. Amaiaren akats bat aprobetxatuz, Guisadok Altsasu aurreratu zuen, atsedenaldia baino lehen. Amaia partidari buelta ematen saiatu zen behin eta berriz, eta bukaera aldera berdintzea lortu zuen. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen partida.
Sailkapenean Lagunak B taldea da liderra (22 puntu) eta Altsasu bigarrena dago, 5 puntura (17 puntu). Asteburuan Altsasuk Berriozar hartuko du Dantzalekun.