Nafarroako Gobernuak lan autonomoari laguntzeko 2017-2020 plana aurkeztu zuen pasa den asteazkenean. Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluarena izanen da planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko ardura. Kontseilu horretan foru administrazioa eta autonomoak ordezkatzen dituzten erakundeak daude. Hainbat neurri zehaztu ditu planak. Horien artean abenduaren 15ean Nafarroako lan autonomoa nabarmentzeko eguna ospatzea dago. Horren barruan, 16 sari banatuko dira kategoria desberdinetan. Kontseiluak hautatuko ditu sarituak.
Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) bi kideren jardunari aitortza egiteko proposamena aurkeztu du: Juan Jose Aldasoro eta Alonso Asensio Vaquerizo. Biak ere enpresa esperientzia onena duen langilearen sarirako aurkeztu dituzte. Aldasoro izen bereko harategiaren egungo jabea da eta Asensio, berriz, izen bereko arropa-dendarena. Azken hori bederatzi hamarkada darama zabalik, lehenak, berriz, sei.