Altsasuko Udalak bando bidez jakinarazi du langileen behin-behineko hautaketa prozesua martxan jarri duela. Atabo Altsasu SL udal enpresa publikoak kudeatutako kirol instalazioen mantentze lanen postuko ordezkapenerako da deialdia. Hautaketa Enplegu Institutu Nazionalean (EIN) enplegua eskatzeko edota lanpostu hobea lortzeko izena emanda daudenen artean eginen da, baldin eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte. Beraz, hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek EIN-eko zerrendan ez egonez gero, ostirala baino lehen eman beharko dute izena enplegu bulegoan hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko. Era berean, eskaintzaren xehetasunak, eskatutako baldintzak eta garatzeko proben informazio gehiago nahi duenek, aipatutako bulegoan galdetzeko aukera dute.