Madrilgo Yllana konpainiak joan den urtean 25 urte bete zituen. Mende laurdena eszenak umorez betetzen. Eta urteurrena ospatzeko bere ibilbidean sortu dituzten ikuskizunetako eszena onenak obra bakar batean elkartu dituzte Yllana 25 antzezlana sortuz. Lan bakar batean 666, Star Trip, Olimplaff, ¡Muu!, Brokers eta The Gagfather obretako zatiak bildu dituzte. Fidel Fernandezek, Luis Caok, Juan Fran Doradok eta Jony Eliasek jokatuko dute obra.
Yllanak hasieran keinuen bidezko umorea lantzen hasi zen taldea. Gaur egun arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen alorretan antzezlanak eta ikus-entzunezkoak sortu, ekoitzi eta banatu egiten dituzte, eta, bestalde, kultur arloko hainbat proiektu garatu eta antzerkia egiteko guneak kudeatzen dituzte. Yllana honako hauek osatzen dute: Juan Francisco Ramosek, Marcos Ottone-k, David Ottone-k, Joseph O´Curneen-ek eta Fidel Fernandezek.