1. Nola izan zenuten erronkaren berri?
Juan Cruz. Tafallako kooperatiban Ricardo Abad kirolariak lan egiten du eta gainera gaixotasun arraro bat daukan pertsona bat gertutik ezagutzen du. Aurten, Fagor Ederlan Tafalla kooperatibak 10 urte bete ditu eta Abadi, hau ospatzeko, Tafalla eta Aretxabaleta bizikletaz batzea bururatu zitzaion (145 km). Horretarako, lehenbizi Tafallatik Eskoriatzara oinez joan zen eta gero, buelta bizikletaz egin zuen, kooperatiben mugimenduaren sustatzaile Jose Mari Arizmendiarretak erabili zuenaren antzeko bizikleta batean. Bueltan, Nafarroan dauden Mondragon taldeko kooperatibak bidean laguntzea pentsatuta zegoen.
2. Zenbat animatu zineten?
Arza. Lau. Gaur hemen gaudenak gehi Juan Cruzen anaia.
3. Zein zati egin zenuten?
A. Altsasutik atera ginen eta Lakuntzan amaitu genuen.
4. Zergatik egin zenuten?
J.C. Laguntzeko. Lortutako dirua gaixotasun arraroak dituzten Nafarroako haurren terapiak finantzatzeko eta haien bizi kalitatea hobetzeko izan zen.
5. Noiz izan zen?
A. Lastailaren 21etik 23ra. Azken egunean aritu ginen gu.
6. Horrelako erronka gehiagoetan parte hartu duzue?
Ez.
7. Erronkaren parte onak?
J.C. Oso egun polita izan zen, Abad fabrikara ailegatu zenean bertara sartu zen eta jendeak agurtu zuen. Horrek giroa berotu zuen eta gogoz hartu genuen erronka.
8. Eta txarrak?
J.C. Urizarrek bizikleta zulatu zuela eta bueltatzera derrigortu gintuela.
A. Egia esan askoz gehiago egitea pentsatu genuen, baina azkenean gogoekin geratu ginen.
Urizar. Jende gutxi animatu zela.
9. Berriz egingo zenukete?
Bai. Baina ez zaigu halakorik prestatzea bururatu.
10. Ricardo Abad ezagutzen zenuten aurretik?
Ez. Agian zertxobait baina sare sozialetatik soilik.
11. Zuen harremana Nafarroako beste kooperatibekin nolakoa da?
J.C. Egia esan, ez dugu harreman askorik.
A. Dena den, gaur egun Euskara Batzordea sortu dugu Nafarroako kooperatibetan euskara sustatzeko. Bestela, erronka egunaren ondoren, pasa den larunbatean, euskara sustatzeko asmoz irteera bat antolatua genuen.