2016ko Altsasuko ferietako liskarrengatik, Oihanek, Jokinek eta Adurrek urte bat bete dute espetxean. Atxilotutakoei eta gertukoei elkartasuna azaltzeko eta auzipetutakoei babesa emateko igandean manifestazioa deitu du Altsasukoak aske plataformak. Urte bat espetxean, Oihan, Jokin eta Adur askatu!!! Altsasukoak aske!!! lelopean burutuko da ekimena.