Altsasun jokoan zeuden 3 puntuak Berriozarrendako

Guaixe 2017ko aza. 27a, 12:30

Erregional maila. 11. jardunaldia: Altsasu 0 – Berriozar 2

Dantzalekun, Altsasuk Berriozar taldea hartu zuen. Bigarren postua zegoen jokoan, eta nahiz eta hasieran Altsasuk dominatu, aldeko penalti bati esker lehen gola sartu zuen Berriozarrek. Bigarren zatian, Altsasuk baloia galdu zuten jokaldi bat probestu zuen Berriozarrek eta bigarren gola sartu zuten Iruñerrikoek. Altsasu saiatu zen, jokaldi ederrak sortu zituen baina markagailuari buelta ematea ezinezkoa izan zen eta 3 puntuek Berriozarrera egin zuten ihesi.

Erregional mailako liderra Barañaingo Lagunak B taldea da (22 puntu). Galdu eta gero, bigarren postutik bosgarren postura jaitsi da Altsasu (17 puntu). Asteburuan 14 punturekin sailkapenean seigarrena den San Ignazioren kontra ariko da Altsasu Dantzalekun.