Mezuz beteriko esku erraldoia

Guaixe 2017ko aza. 30a, 20:56

Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako mezua den eskua hain zuzen ere. Horixe osatu zuten Altsasuko ikastetxeetako DBH4ko ikasleek eta Lanbide Heziketakoek atzo. Udalak ikastetxeetan antolatutako sentsibilizazio tailerretan ikasleek sortutako mezuekin osatu da aipatu eskua, Iortia kultur guneko sarrerako kristal oso bat hartzen duena. Ikasleak Tdiferentzia konpainiaren Bi ero diskotekan antzezlana ikusi zuten kultur gunean.