Euripean, Etxeberria eta Dominguez azkarrenak Altsasun

Guaixe 2017ko abe. 12a, 13:07

Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatutako Barricarte Memorialean 156 korrikalarik hartu zuten parte. Katarain eta Beunza izan ziren lehen sakandarrak


Sakandarrak Barricarte Memorialean
Gizonak:
1.Antonio Etxeberria (Iruñea):     33:15
10.Beñat Katarain (Lak):        35:21
12.Sergio G. de Eulate (Alts):    35:31
14.Javier Borrega (Alts):        36:14
15.Raul Audikana (Olaz):        36:14
16.Juan Larrea (Alts):        36:28
20.Juan C.Gomez (Alts):        37:11
22.Fco. Gomez (Alts):        37:27
23.Iñaki Alvaro (Alts):        37:27        
27.Alberto del Rio (Alts):        38:02
29.Javier Gasanz (Alts):        38:13
32.Iker Flores (Alts):        38:31
34.Iñaki Romero (Alts):        38:45
35.Jose Jav. Maiza (Etx):        38:45
39.J. Ramon Ramirez (Alts):     39:14
40.J. Ignacio Mikeo (Lak):     39:14
45.Asier Estarriaga (Etx):        39:29
46.Fran Araña (Arb):        39:29
51.Fernando Ganuza (Olaz):     39:57
63.Gorka Chamorro (Alts):    41:10
65.Mikel Astiz (Ihab):        41:10
66.Egoitz Aldaz (Olaz):        41:14
70.Martin Somocurcio (Alts):     41:50
73.Aritz Etxeberria (Alts):        42:14
75.Asier Palacios (Alts):        42:41
77.Alberto Mazkiaran (Alts):     42:49
79.Jon Ander Fernandez (Alts):     42:59
84.Eneko Garasa (Alts):        43:13
92.Ruben Cantero (Alts):        44:12
95.Iosu Urriza (Hirib):        44:22
96.Peio Bergara (Alts):        44:40
98.Ruben Garcia (Alts):        44:40
108.Jose Antonio Salgado (Alts):     45:21
110.Iurgi Flores (Zior):        45:33
115.Alberto Agirre (Alts):        46:14
119.Ioseba Uribe (Alts):        46:35
120.Jesus Bengoetxea (Alts):    46:35
125.Aitor Salinas (Etx):        47:06
146.Ruben Nevado (Alts):        53:13
147.Santi Agirre (Iturm):        55:09
148.Joxemari Mercero (Unanu):     55:09
150.Jesus Sayas (Alts):        57:46

Emakumeak:
53.Veronica Dominguez (Gasteiz):    40:00
55.Izaskun Beunza (Olaz):    40:00
97.Ginesa Lopez (Alts):        44:40
106.Leire Estarriaga (Etx):    45:20

 

Abenduaren 8an, ostiralean, jokatu zen Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatutako 37. Oinezko Lasterketa-34. Alberto Barricarte Memoriala. Euria eta hotza, ez zen giro. Hala ere, 156 korrikalarik hartu zuten irteera, Zubeztiakoek Altsasuko herrian barna prestatutako zirkuituari 4 buelta emateko asmoz (10,6 km). Aurreko urtearekin alderatuta, ia 100 korrikalari gutxiagok parte hartu zuten, 2016an 253 aritu baitziren. Zubi luzeak eta euriak eragina izango zutela entzuten zen Altsasun bildutakoen artean.

Goizeko 11:30ean irten ziren korrikalariak, Zubeztia elkarte paretik. Hasieratik hartu zuen aurrea Beste Iruña taldeko Antonio Etxeberria iruindarrak. Berak lortu zuen garaipena (33:15), Iker Ortiz de Zarate gasteiztarrari 43 segundo aterata (33:58). Lazkaoko Angel Vázquezek osatu zuen podiuma (34:27). Etxeberriak hirugarren aldiz irabazi zuen Altsasuko proba herrikoia, eta helmugan adierazi zuenez, hasieratik erritmo bizian hasi zen, “lurra bustia zegoenez, taldean korrika egitea arriskutsua zelako”. Emakumezkoetan lehia estua izan zuten Veronica Dominguez gasteiztarrak eta Izaskun Beunza olaztiarrak. Bi korrikalariek batera osatu zuten lasterketa, eta azken metroetan Dominguezek aurretik sartzea lortu zuen (40:00). Izaskun Beunza bigarrena sartu zen, denbora berean. Dominguezek aipatu zuen Altsasukoa oso proba azkarra eta polita zela nabarmendu zuen, Gasteizko Maratoi Erdia prestatzeko “oso ona”.

Urte bukaerako San Silbestre lasterketak prestatzeko proba aproposa izan zen Altsasukoa. Sakandarrei dagokienez, Zegaman bizi den Beñat Katarain lakuntzarra 10.a sartu zen (35:21) eta Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 12.a (35:31). Emakumezkoetan, Izaskun Beunza olaztiarra bigarrena sailkatu zen (40:00) eta Ginesa Lopez altsasuarra seigarrena (44:40). Guztira 44 korrikalari sakandarrek osatu zuten proba.

Proba oso herrikoia, urte bukaeran bildu, San Silbestreak prestatu eta giro onean egoteko aprobetxatzen dute korrikalariek. Sakandarrez eta nafarrez gain, Arabako eta Gipuzkoako korrikalari ugari hurbiltzen da eta giro polita sortzen da, jende asko hurbiltzen baita proba jarraitzera. Ez da saririk egoten, baina bukaeran Zubeztia elkarteak antolatzen duen primerako auzatea da saririk onena. Ohiko jakiez eta edariez gain, txistorra eta gibela tipularekin dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek.

Bestalde, aipatzekoa da Barricarte Memorialak Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria erabaki zuela.