Udalak bi langile kontratatuko ditu

Guaixe 2017ko abenduaren 11

Oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, Altsasuko Udalak bi langile kontratatuko ditu zerbitzu anitzetako lantaldean aritzeko. Bata igeltsero edo kisusgilea izanen da eta bestea iturgina. Bi postuetan euskara jakitea merezimendua izanen da. Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu da deialdia.