Abenduaren 6an erregional mailako ligako 13. jardunaldia jokatu zen. Barañainen jokatu zuen Altsasuk, Lagunak B liderraren kontra. Lagunak B taldekoak azkar eta gogor hasi ziren eta 14. minuturako 2 gol sartu zituzten. Altsasu defendatzera pasa zen eta bigarren zatian partidari buelta ematera atera ziren gorritxoak. Baina Barañainek ongi defendatu zuten eta azken unean hirugarren gola sartu zuten.
Erregional mailako lider jarraitzen du Lagunak B taldeak (25 puntu). Altsasu bosgarrena da (17 puntu). Asteburuan Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartuko du Altsasuk. 10 punturekin, sailkapenean bederatzigarrenak dira Lekunberrikoak.