Hasi berriak eta eskarmentua dutenak gaztetxean

Guaixe 2017ko abe. 15a, 14:36

Intxostiapunta gazte guneak gaurko antolatutako kontzertuak eguraldi iragarpenagatik tokiz aldatu behar izan du, Foru plazatik gaztetxeko aterpera; 23:00etan izanen da. Jaialdian bi talde ariko dira. Lehena, etxekoa, Atzapar Rock. Seikotea honakoek osatzen dute: Ander Goikoetxeak (bateria), Aitzol Gaintzarainek (tronpeta), Ekhi Erauskinek (gitarra), Sarabe Begiristainek (abeslaria) eta Asier Solisek (gitarra). Udaberri erdialdean Lakuntzan jokatu zen Sakanako pop-rock txapelketan La Banda del jefe Bigunek talde gaztetxoari aipamen saria eman zion.

Nekez taldea Iruñerritik heldu den laukote bat da: Eder Gonzalez (gitarra, ahotsak), Ander Arlegi Izko (baxua, ahotsak), Jon Ziriza Murugarren (bateria) eta Joseba Urtasun Ripalda (ahots nagusia). Duela bi urte Altsasuko Itxura estudioetan Lokatzetako Igela diskoa grabatu zuten. 40 emanalditan aurkeztu dute euren lan hori eta bira despeditzeko Altsasu aukeratu dute. Musika estilo sendo eta metaleroa eskainiko dute gaurkoa