Eguberri kontzertua Altsasun

Guaixe 2017ko abe. 15a, 12:09

Erkudengo Ama abesbatzak ohikoa duen eguberri kontzertua eskainiko du gaur, 20:30ean, elizan. Emanaldi horretan lagunduta ariko dira Inma Arroyok zuzentzen dituen abeslariak. Alde batetik, Udal Musika eta Dantza Eskolako eta Sagrado Corazón ikastetxeko abesbatzak ariko dira. Haiekin batera Hodei Alegre perkusio-jolea ere ariko da. Guztien artean eguberri giroko kantuak kantatuko dituzte, sakroak batzuk herrikoiak besteak (Euskal Herria, Espainia eta Tanzaniakoak).

Asteburu betea dute Erkudengo Ama abesbatzakoek, bihar Los del Rayo sinfonikoa emanaldian parte hartzen dutelako. Urtean zehar hainbat emanaldirekin batera ohiko trukaketak egin dituzte. Eta grabatu ere, abesbatzak grabatu du. Davide Cabaleirok Sitio distinto dokumentala irailean 17an mustu zuen Bilbon. Euskal Herrira migratutako galiziarren inguruko lana da. Damián Peña Steffenek sortu zuen soinu banda eta haren zati bat Erkudengo Ama abesbatzak kantatu du. Grabazioa martxoaren 2an egin zen Iortia kultur gunean.

Erkudengo Ama abesbatzaren eguberri kontzertuaren errepertorioa
Kantua Egilea
Ama Birjina Lorenzo Ondarra
Egizu lo Aita Riezu
Lua lua J. Ezkurra
Por los caminitos de Jerusalem Juana de Ibarbourou Mus.: E. Correa
Romance del establo de Belen Gabriela Mistral Mus.: e. Correa
Adeste fideles J. Reading
Noche de paz F. X. Gruber Mold.: F.M. Camas
Blanca navidad Irving Berlom
El pequeño tamborilero Katherine K. Davis
Festejo de navidad  
Oh happy day M&T Edwin, R Hawkins Mold.: M. Thûring
Oh nuit J.P. Rameau
Haurtxoa seaskan J. Olaizola
Malaika Tanzaniako gabon kanta herrikoia