Gol festa ederra Dantzalekun

Guaixe 2017ko abe. 18a, 10:08

Erregional maila. 14. jardunaldia: Altsasu 5 – Beti Kozkor B 0

Altsasuk Lekunberriko Beti Kozkor hartu zuen Dantzalekun. Altsasukoak lehen minututik sartu ziren partidan eta hasieratik garaipena izan zuten buruan. Horrela, gol aukera ederrak sortu zituzten. Pitik eta Javik sartutako golei esker, atsedenaldira bi goleko errentarekin iritsi ziren altsasuarrak. Bigarren zatia hasi eta berehala Josebak Beti Kozkorren ate barrura sartu zuen jaurtiketa. Altsasuk dominatzen jarraitu zuen eta Gorkak eta Patxik sartutako golekin, azkenean 5 eta 0 irabazi zuen.

Lagunak B taldea da erregional mailako liderra (28 puntu). Altsasu seigarrena da (20 puntu). Hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 14an jokatuko da eta Altsasuri atseden hartzea dagokio.