Altsasuko udal kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Atabo elkarte publikoak jakinarazi du Frontoi taberna hartzeko deialdia egina dagoela. Ardura hartzen duenak tabernaz aparte, Burunda pilotalekuaren mantenua eta garbiketa egin beharko ditu. Taberna hartzeko proposamenak Altsasuko udaletxean aurkeztu behar dira ilbeltzaren 3rako. Eskaintza onuragarriena aukeratuko da prozedura irekiaren bidez. Aukeratzen dutenari urte baterako kontratua eginen diote, hiru urtez luzatu daitekeena.