Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak ibarrean bertan kontsumitzera bulkatzen duen Azarokotea kanpaina despeditu zuen ostiralean. Horretarako 46 urdaiazpiko banatu zituen. Azaroaren 11tik elkarteko kide diren establezimenduetakoren batean erosketa egin dutenek euren datuekin txartela bete zuten eta hura urdaiazpikoen zozketarako balio izan du.
Aurretik, Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) eta Alde Zaharreko Tabernen Xurrut elkarteak antolatuta, elkartasunezko txokolate-jana izan zen. Txokolate beroa euro erdiaren truke banatu zuten eta jasotako guztia Mila Kolore elkartearendako izan zen. Ondoren, Mila Koloreko kideek eguberri argiak piztu zituzten Foru plazako intxaurrondoan. Hirugarren urtea da ADEk udalarekin batera ekimen hori egiten duena.
Hori ez da ADEk eguberrietarako aurreikusita duen gauza bakarra. Hilaren 29an, ostegunarekin Txiki festa antolatu du. Haurrek kart-ekin eta salto zirkuituarekin gozatzeko aukera izanen dute euro erdiren truke. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, kultur guneko zabalgunean, eta eguraldiak laguntzen ez badu Burunda frontoian.
Urdaiazpikoekin sarituak
Milagros Goñi, Pascual Oteiza, Marisol, Teresa, Eusebio Razkin, Mª Angeles Vicario, Esther Urkijo, Milena Budinova, Mercedes, Ana Lopez, Mari Gonzalez, Martin (Txiki taberna), Erkuden Plaza, Rosario Igoa, Maria Barroso, Jone Muñoa, Javier Leon, Irati Zabala, Ana Bea, Nicolas, Javier Mendia, Gorka Ortiz, Seila Castillo, Nuria Alberdi, Mª Jose Ganboa, Juan Jesus Etxeberria, Ventura Mundiñano, Nekane Ortigosa, Juan Lete, Manuela Nuncio, Isabel Razkin, Cristina, Javier Grados, Mª Sol Mozo, Manoli Terrados, Ana Mª Sanz, Mª Sol Lanz, Josu Dorronsoro, Maria Jesus Goikoetxea, Edurne Aldaz, Josune Zabala, Juana Jaka, Idoia Bikuña, Elena Garisoain, Elena Rodriguez eta Irantzu Erdozia.