Gorrotxategi bere irakurleekin

Guaixe 2017ko abe. 20a, 09:13

Miren Gorrotxategi Altsasun izan zen atzo. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Mintzakidek gonbidatuta etorri zen 33 ezkil (2016, Elkar) liburua aurkeztera. Eleberri beltza irakurrita joan ziren hainbat euskara ikasle, mintzakide eta euskal letren zale eta haiek zituzten zalantzak eta kezkak idazlearekin argitzeko aukera izan zuten.