Lanbide Heziketako ikaslea abilezia txapelketan

Guaixe 2017ko abe. 21a, 11:46

Sakana Lanbide Heziketa institutuko Veselin Veselinov Kastamanov ikasleak SpainSkill 2017 lehiaketan parte hartu du. Txapelketa hori Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak antolatzen eta sustatzen du bi urtean behin. Ikasle, irakasle eta enpresak elkarlanera animatzen ditu, ekoizpen sektoreen profesionaltasun, kalitate eta berrikuntza estandarren garapenaz eztabaidatzeko foroa ere badira. Bada, Hezkuntza Departamentuak txapelketan parte hartu zuten zazpi ikasleei egindako lana eskertu zien. Maria Solana kontseilariak bakoitzari diploma bana eman zien.