Xarma duten kanten txanda

Guaixe 2017ko abe. 22a, 12:04

Larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean

Hamabigarren aldiz Trasteando taldeak eguberri kontzertua eskainiko du. Aurtengo emanaldirako ahalegin berezia egin du taldeak eta eskainiko duen xarma-kantuen errepertorioaren erdia baino gehiago berria izanen da. Baina, ohi bezala, atzoko, gaurko eta betiko kantuak, hangoak eta hemengoak, abestuko dituzte.

Entretenimendua eta olgeta dira taldearen helburuak, beti ere,  musikaren funtzio soziala ahaztu gabe. Horregatik, taldeak lortutako dirua bi elkartasun proiekturako bideratuko da. Oraingoan Arua  Elkartasunaren instrumentuak konpontzeko tailer baterako eta Accion contra el Hambreren Ayacucho edo Huamangako eskualdeko (Peru) nutrizio proiektu baterako bideratuko da. Bi gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek proiektuak azalduko dituzte emanaldiaren hasieran.