Izena emateko epea zabaldu eta azkar-azkar bete zen ikastaroa. Yolanda Arrieta idazlearekin eta Aitziber Alonso ilustratzailearekin batera 25 haur ariko dira. 6 eta 10 urte arteko txikiek bi adituekin batera album ilustratua osatuko dute abenduaren 29an Altsasuko Iortia kultur gunean. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du lantegia, Etxepare proiektuaren barruan, eta Altsasuko Udalaren laguntza izan du.