Santo Tomas egunarekin batera jokatu da Donostian 22. Euskal Herriko txistorra txapelketa. 23 ekoizlek aurkeztu zituzten txistorren artean epaimahaiak txapela Oiarbide Harakinak dendari eman die, Patxi Arangiz Oiarbide eta Beñat Goikoetxea Oiarbide altsasuarrak Zegaman duen harategiari hain zuzen ere. Joan den urteko txapelketan bigarren sailkatu ziren. Lehiaketara aurkeztu direnen artean Irurtzungo Urrutia harategia eta Arbizuko Razkin harategia zeuden.
Atzo, bestalde, Ordizian XX. Euskal Herriko Txistorra Txapelketa jokatu zen eta Burlatako Larrageta harategiak irabazi zuen. Bosgarren postuan gelditu zen Olatzagutiko Aldasoro harategia.