CBASK Altsasuk bere taldeak aurkeztu ditu

Guaixe 2018ko urt. 10a, 14:13

Altsasuko Saskibaloi Taldeak 10 talde ditu aurten

Altsasuko Saskibaloi Taldeak, CBASK-ek, abenduaren 30ean egin zuen 2017/2018 denboraldiko aurkezpena, Juanjo Marin Memorialaren barruan. Aurten 10 talde ditu CBASK-ek: gizonezkoen senior eta junior taldeak, emakumezkoen kadete mailako bi talde, gizonezkoen kadete mailakoa, emakumezkoen aurreinfantila, gizonezkoen mini maila, emakkumezkoen aurremini maila eta talde mistoa. Guztira 100 saskibaloi jokalari inguruk dute CBASK-ekin fitxa egina.
Aurkezpena egitearekin batera CBASKeko gizonezkoen senior taldeak lagunarteko partida jokatu zuen San Jorge Payvi taberna taldearen kontra. Etxekoek irabazi zuten, 70 eta 64.

Aipatzekoa da CBASK gizonezkoen senior taldeak Nafarroako Saskibaloi Federazioko Gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko mailan jokatzen duela. Sailkapenean Liceo Monjardin F taldea doa buruan (19+9 puntu). CBASK-ek denboraldi bikaina darama eta sailkapenean hirugarrena da (16+8 puntu). Ligako hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 13an jokatuko dute, larunbatean, Tafallan, sailkapenean 10.a den Escaleras Aguerri taldearen kontra, 18:30ean.

Argazkiak: CBASK