Iortia kultur guneko abonamenduak eskuragai daude

Guaixe 2018ko urt. 11a, 09:31

Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak martxo akaberara arteko programazioa publiko egitearekin batera, sarrerak merkeago eskuratzeko abonamenduen berri eman du. Hiru aukera eskaintzen ditu, bi publiko helduarendako eta bestea familiarteko abonamendua. Azken horrek Guela, guela (otsailak 4) eta 30 elefantes bajo un paraguas (martxoak 18) antzezlanak eta bi edo hiru zinema sarrera hartzen ditu 8 edo 10 eurotan.

Helduendako eskaintzari dagokionez, lau antzezlan eta film bat ikusteko sarrerak 33 eurotan eskuratu daitezke. Honakoak dira hartzen dituen ikuskizunak: The Primitals Brothersen Primitals komedia musikala (ilbeltzak 27), eta Pez Limbo taldearen Pulgas (otsailak 24), Txalo Produccionesen Conversaciones con mamá (martxoak 10) eta Tdiferentzia konpainiaren Salir de cuentas a los 50 (martxoak 24) antzezlanak. Bigarren aukera hiru antzezlanen (otsailaren 24koa ez) eta film baten sarrerek osatzen dute eta 24 euroko balioa du.