Sakanako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuko hezitzaileen deia jaso dute aste honetan Altsasuko 292 etxetan. Guztiak ere sortzen dituzten hondakin organikoak bosgarren edukiontziaren bidez kudeatzeko izena eman dute eta deia horretarako materiala jasotzera joateko izan da. Iortia kultur gunean da hitzordua.
Bosgarren edukiontzia erabiltzeko izena eman dutenek materia organikoa egoki banatzeko sorta bat jasoko du: 10 litrotako kubo aireztatua (hainbat ikerketen arabera, usaina ekiditeko hoberena), poltsa konpostagarriak, edukiontzia irekitzeko giltza eta hondakinak ongi sailkatzeko gida berria.
Bai gaur bai astelehenean Hondakin Zerbitzuko hezitzaileak edukiontzi marroiaren inguruko zalantzak edozein altsasuarrei argituko diote.