Neguko Nafar Kirol Jolasak Altsasura iritsiko dira bihar, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera. Nafarroako Atletismo Federazioak antolatuta, Neguko Nafar Kirol Jolasen Pista Atletismoko 7. jardunaldia hartuko du Dantzalekuk. Altsasun arituko diren atletak 14 urtez azpiko kategoriakoak (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) izango dira.
14 urtez azpiko atleta hauek luzera jauziak, tartean jauzi hirukoitzak eta lasterketak (500 m, 150 m, 1.000m, martxa eta erreleboak) dituzte zain Altsasun.