Iruñeko Zigor-arloko 1. Epaitegiak Valladolideko A.C.G.-ri 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio. Gizon horrek Javier Ollo Martinez "beldurtu nahian", alkatea iraindu eta heriotza mehatxua egiten zion e-posta mezua bidali zion 2016ko lastailaren 15ean, ferietako liskarraren ondoren. Ollok mezua jaso eta gero Foruzaingoan salaketa ezarri zuen. Auzipetutako gizonak instrukzio epailearen aurrean onartu egin zuen mezua bidali zuela. Epaian jaso denez, auzipetuak "damu apur bat" adierazi zuen.