Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia atzo argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Lanpostuan interesa duten pertsonek gautik hasita hogeita hamar egun naturaleko epea dute euren eskabideak Altsasuko udaletxean aurkezteko. Oposizioa martxoan hasiko da. Altsasuko Udalaren asmoa da aurten beste plaza baten deialdia egitea.